Martxoaen 8ko jarduereak erakusketa batekin hasiko dira
Aste honetako igandea martxoaren 8a da, Emakumeen Nazioarteko Eguna alegia. Aukera Berdintasun Sailak egun berezi hori gogoan hartu eta ospatzeko egitaraua prestatu dute. Nolanahi ere, jarduera egitarau hori ez da egun bakarrera mugatuko, proposamenez beterik baitator asteko egunetan eta datozen asteetan zehar gauzatuko direnak. Egitarauaren azala Conxita Honorato de Malgrat kataluaniarrrena da eta ‘Con ‘M’ de Mujer’ titulua du. Lan garbia da, indar handikoa: kosk egindako sagar gorrixka zeinak erdiak emakumearen sinboloa duena. “Kartel xumea, zuzena eta ulerterraza. Koska famatua, historiara emakume baten izenaz pasa zena”, autoreak definitzen duenaren arabera.
Egitaraua beterik dator: bi erakusketa ditu, tribialeko partidak eta kafe saioak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoen emanaldia, Marta de Castro eta Esther Gimeno aktoreekin antzezpena eta hilaren amaieran bigarren bat Eneritz Artetxerekin. Guztiaren berri zehatza duzue argitaratu duten egitarauan. Material guztia –kartela, programa bera, irakurketa gida, Adierazpena, eta gainerakoak- Aukera Berdintasun Sailak eta Emakumearen Topaguneak kudeatzen duten mikrositean dago. Horretara erraz eta azkar iristeko, lasterbidea egin eta utzi dizuegu azpiko informazio gehiagoren bitartez.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko