Adrián Costa Blues Band Lobianora dator

11.03.15
Kultura eta Gazteria

Adrián Costa’ kantari eta musikari galiziarra Lobianora datorkigu asteburuan emanaldia ematera. Berarekin bat banda izango dugu. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Estatuko bluesaren esparruan ordezkari handienetakoa dugu Adrián Costa abeslari eta gitarra-jotzaile galiziarra (Santiago de Compostelakoa). Blues, funk eta soul dira musikari honen ezaugarri nagusiak, baina ez die muzin egiten sustrai latinoei. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Eta emanaldia hasi artean, sarreran bertan. Ermuan eta Lobianon, larunbat iluntzean izango dugu, patxadaz gozatzeko.

Tonky Blues Band bezalako taldeak ezagutu ondoren, haietan Buddy Miles eta Mick Taylorren mailako artistekin jardun baitzuen, Los Reyes del KO taldeko abeslari solista izan zen. Talde horrek bost disko grabatu eta emanaldi ugari eskaini zituen Europako eta Ameriketako estatu asko eta askotan. Alemaniako egonaldiaren ostean –blues artista garrantzitsu eta handiekin partekatu zituen agertokiak herrialde hartan– bi urte eman zituen San Francisco hirian, eta disko batekin eta abesti berriekin itzuli zen gero. Horrekin datorkigu gurera. Betiere maila handiko musikariek lagundurik, oso-oso biziak eta jostagarriak dira Adrián Costaren emanaldiak.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen