“Guernica 1913” ikuskizuna larunbat honetan iritsiko da Ermua Antzokira

10.06.15
Kultura eta Gazteria

Duela mende bateko klaseen arteko borroka du abiapuntu Banarte Antzerki Taldearen “Guernica 1913” antzezlanak. Sardo Irisarri zuzendari eibartarraren ikuskizunak Espainiako Antzerki Garaikidearen 2013ko Sari Nagusia jaso zuen, eta Ermuan larunbatean, ekainak 13, ikusi ahal izango da, 20:30etik aurrera.

“Guernica 1913” antzezlanak Fermin Larragoikoa, Justina Garate eta haien alaba Arrateren bizipenak kontatzen ditu. Familia Gernikan kokatu berri da, Ferminen enpresa, Esperanza y Unceta lantegia, Eibartik bertara aldatu baita. Egun bakar bateko gorabeherak azaltzen dira, baina ez edozein egunekoak: bi alderdiko greba baten azken egunekoak, hain zuzen.

Bestalde, gaur egungo egoera ere kontatzen da; 100 urte beranduago, arazo berdinak daude, baina beste testuinguru batean. Aro horretako protagonistak 1913ko gizon-emakumeen ondorengo zuzenak dira.

Rafa Herce eibartarra arduratu da antzezlana idazteaz, eta aktore gisa ere badu bere papera. Antzezleen zerrenda Dolma Romera, Jon Urbano, Vanesa Rodriguez, Eduardo Pombar eta Begoña Garciak osatzen dute.

Ikuskizuna Ermua Antzokian izango da, eta sarrerak 10 eurotan salduko dira. Online ere eros daitezke txartelak, ondorengo estekan klik eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin