Zinegotzi berrien bateraezintasun eta ondare-ondasunen adierazpenak

26.06.15
Erakundea

Udalbatza kide berri guztiek, euren kargua hartu aurretik, Udal Idazkaritzan osatutako Interesen Erregistroaren aurrean bateraezintasuneko, jarduera pribatuen eta daukaten ondare-ondasunen adierazpena egin eta derrigorrez aurkeztu behar dute.

Zer da bateraezintasun eta jarduera pribatuen adierazpena?

Bateraezintasun eta jarduera pribatuetako adierazpenean sarrera ekonomikoak eragiten, eragin litzatekeen edo Udalbatzaren konpetentzia eremuan eragina izan ditzakeen jarduerak azaltzen eta zehaztu behar dira, hortaz, jarduera edo okupazio profesionalak jasotzen dira, norberaren kabuz garatutakoak, komertzialak, industrialak edo lan-mundukoak. Bertan, lanean dabilen enpresa, entitate edo erakundearen izena edo egoitza soziala adierazi behar dira, baita lanpostua edo egiten den jarduera ere, eta baita, hala dagokionean, jardueraren hasiera eta amaiera data ere.

Beste sarrera pribaturik egonez gero, edo sarrera eragin barik Udalbatzaren konpetentzien eremuan zerikusia duten beste jarduerak eginez gero, hala ere adieraziko da.

Zer da ondare-ondasunen adierazpena?

Ondare-ondasunen adierazpenean zinegotzi bakoitzaren ondarea osatzen duten higiezin guztien berri ematen da, bai hirikoak bai landakoak, katastroko erreferentzia, data, eskuratze-data eta, hala dagokionean, dagokion ehunekoa azaldu behar delarik.

Higiezina den ondareari dagokion horretan, banku-kontu guztien bataz bestekoa aipatu behar da; enpresetako kapitalean parte-hartzea eta tituluak, inbertsio-funtsak, bizitza aseguruak; zor-publikoko tituluak, beharrak eta bonoak; gordailuak, ziurtagiriak eta pentsio-planak; ibilgailuak, itsasontziak eta aireontziak; balio berezia duten etxeko altzari edo ondasunak, hala nola, bitxiak edo arte-lanak edota jabego intelektualarekin edo industrialarekin loturiko guztiak.

Halaber, idatzian bakoitzak dituen aktiboak finantzatzen dituzten kredituei, maileguei edo zorrei dagokien pasiboa ere adierazi eta jasotzen da.

Azkenik, Sozietate eta Pertsona fisikoen gaineko zergari dagozkion kitapen esanguratsuak ere jasotzen dira.

Udal Gardentasuna

Udal kudeaketako gardentasuna sustatzeko asmoz, zinegotziek aurkeztu duten bateraezintasun, jarduera eta ondare-ondasunen adierazpenak Udal Web gunean argitaratuko ditugu hemendik gutxira, digitalki eskaintzeko prest izaten ditugunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26