Herria “hankaz gora” jartzera dator Ermuko III. Gazte Eguna

07.07.15
Kultura eta Gazteria

Larunbat honetan, uztailaren 11n, hirugarrenez ospatuko da Ermuko Gazte Eguna, “Hankaz gora jarri herria!” lelopean. Ermuko Gazte Asanbladak antolatuta, egun osoan zehar ekitaldiak izango dira herrian.

Goizeko 11:00etan hasiko da festa, etxeko txikienentzat jokoekin eta kamiseten tailerrarekin. Helduxeago direnek, aldiz, 13:00etatik aurrera trikibertsopoteoan parte hartzeko aukera izango dute, 14:30ean herri bazkaria hasi aurretik.

Arratsaldea ere ez dator esku hutsik; 16:30ean DJ Olaldek girotuko du festa, ordubete geroago Gazteolinpiadei paso emanez. 18:45ean, “Herri bat, gaztetxe bat!” aldarrikatuz, kontzentrazioa egingo da, eta Motxaila elektrotxarangarekin berrabiaraziko da festa.

Kontzertuak izango dira eguneko ekitaldi nagusiak, 22:00etatik aurrera, Skapital City, Zain eta Stai Zitto taldeen zuzenekoez gozatzeko aukera izango baita.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin