Ezohiko Osoko Bilkura egin zuen atzo Ermuko Udalbatzak

09.07.15
Erakundea

Pasatu den astean Udal talde politikoak eratzeko egindako bilkura eta gero, Ermuko Udalbatza berriro Ezohiko Osoko Bilkuran batu zen atzo, uztailaren 8a, Lorena Lopez Garcia (PSE-EE-PSOE) zinegotziak karguari uko egin izana onartzeko.

Arratsaldeko 19:00etan hasi zen bilkura, eta bertara gerturatutako pertsonei eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera ematera gonbidatu ostean, Carlos Totorika alkateak Lorena Lopezi eman zion hitza, bere egoera azal zezan. Hunkituta, lan kontuak direla eta, kargua uztea erabaki duela adierazi zuen, eta Udalean eman duen denboran alboan izan dituenei eskerrak emateko aprobetxatu zuen tartea. Fernando Lecumberrik (PP), Julen Dominguezek (Irabazi-Ganar Ermua) eta Carlos Totorikak (PSE-EE-PSOE) ere Lopezen jarduna eskertu nahi izan zuten.

Jada zinegotzi ohia zenaren eskaera onartu ostean, haren alderdiko zerrendako hurrengo pertsonak hartuko du kargua; Jose Ramon Gombau Ibarz izango da zinegotzi berria.

Bilkura amaitzeko, deuseza izateagatik, Udalkideen ordainketen, kalte-ordainen eta bilkuretara bertaratzeen inguruan Udalbatzarrak hartutako erabakiaren zati bat aldatzea onartu zuten, aldeko zazpi botorekin eta zazpi abstentziorekin.

Sesio osoaren bideoa laster eskuragarri izango da Udalaren webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26