Txarangen arteko jokoekin hasiko dira 2015eko Santixauak

13.07.15
Kultura eta Gazteria

Asteartean, uztailak 14, jai-giroa izango da nagusi Ermuan, Santiago Apostoluaren omenezko festak hasiko baitira. Ekitaldi nagusiak 24tik 27ra bitartean ospatzen diren arren, bihartik aurrera jaiak ez du etenik izango.

Arratsaldeko zazpietan, txarangen arteko jokoek hartuko dute Orbe Kardinala plaza. Bertan, herriko koadrilak harra eta jatorrizko bekatua probetan lehiatuko dira, eta datozen egunetan ere jarraituko du norgehiagokak. Asteazkenean, esaterako, soka-tira eta artaburu proba izango dira; ostegunean, aldiz, triatloia eta pepino proba jokatuko dira.

Kidam Magoaren ikuskizunarekin amaituko da biharko programa, gaueko 22:30ean. Asteazkenean, berriz, bertso jaialdiarekin bukatuko da eguna, baina aste osoan zehar ekitaldi ezberdinak izango dira: play-back jaialdia 17an eta mus eta xake lehiaketak 18an, esaterako.

Aurtengo programa osatzen duten ia 100 ekintzak jaietako egun guztietan banatuta egongo dira. Kontzertuak izango dira nagusi: El Arrebato uztailaren 18an eta Emon eta Jeanette 27an.

Santixauetako programa osoa lerro hauen azpiko loturan aurki dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian