2015eko play-back lehiaketaren irabazle izan da Begigabeak, ‘The Cats’ musikalaz

20.07.15
Kultura eta Gazteria

Begigabeak txarangak 2015eko play-back lehiaketa irabazi du, ‘The Cats’ musikalaren egokitzapen txukunari esker. Sailkapenaren bigarren postua Zaratatsuak izenekoentzat izan da, ‘Gernikako’ bonbardaketaz muntai ederra prestatu eta oso egoki aurkeztu eta gero. Hirugarren postua, berriz, Nagixak eskuratu zuen, oihaneko Tarzan gaia ardatz izanik. Ostiral gauean herriko plazan hamar ikuskizun ikusi genituen beste horrenbeste talderen eskutik, lan guztiek oso landutakoak izan zirelarik eta hainbat apartak. Hortaz, edizioko ezaugarria kalitate bikaina izan delarik. Laburbilduz, gau entretenigarri eta atsegina, hotz-beroari dagokionez epel egon baitzen. Kalean egoteko, oso aproposa.

Epaimahaikide izan dira Eibartik eta Elgoibartik etorritako hainbat neskato-mutiko gazte, zeintzuek erabakitzeko ez zuten lan erreza izan, maila borobila izan baitzen. Urteroko legez, gala Antzerki Taldeko kideek aurkeztu zuten, ikuskizun batetik bestera pasatzeko eta eszenatokia atontzeko unea betez eta berriari sarbidea emanez. Beti bezala, egoki. Azken sailkapen eta postuen hurrenkerari dagokionez, Txaranga Batzordeak duen Facebook orrira lasterbidea uzten dizuegu, horiek bere horretan ikusterik izan ditzazuen.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin