Odola emateko aukera izango da bihar goizean Ermuan

19.08.15
Gizartea

Ostegun honetan, abuztuak 20, hilero bezala odola emateko aukera izango dugu Ermuan. Goizeko 9:15ean hasi eta 14:00ak arte eman ahalko da odola, Patxi Plazan.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odola ematera gonbidatzen ditu herritarrak, “ahalegin txiki edo handiak, saria jasoko baitu gaixo baten aldetik”.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude, deialdi bat egiten den bakoitzean sms eta e-posta bidezko mezu batzuk jasotzen baitituzte esku telefono eta ordenagailuetan. Mezua Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarena da, laguntzagatik eskerrak emanez.

Horren ostean, hurrengo odol emateak irailaren erdialdean egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean