Parte hartze zabala izan da Stockaren azokan: aprobetxatu aukera!
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) udako azken generoari irteera emateko xede izan duen aukerako produktuen azokan jende ugari bildu izan du ostiralean eta larunbatean. Ekimenari ‘Stockaren eta dibertsioaren azoka: berriz eskolara’ izena jarri diote eta Merkatu plazako eraikinaren barne egin da.
Bertara hamazazpi denda bildu dira, adar ezberdinetako merkatal sektorekoak –oinetakoak, arropa, eskulanak, kirola, barruko arropak, eta abar… Denboraldi amaiera zela-eta dendek deskontu handiak egin dizkiete bertaratu izan diren bezero eta erosleei.
Halaber, txikiek bereziki prestatutako espazio bat izango dute beraientzat haurrentzako ludotekan, tailerretan eta jolasean gozatzeko.
Jarduera hau Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko udalaren babes eta laguntzaz.
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean