Mikologiaren lagunak zabalik dute perretxikoei buruzko IV. argazki lehiaketa

23.09.15
Gizartea

Ermuko Mikologiaren lagunak zabalik dute perretxikoei buruzko IV. argazki lehiaketa, estatu osoa barne hartzen duena. Horretara Espainian bizi diren pertsona guztiek parte hartu dezakete, nahi izanez gero. Lehiaketaren gai nagusia mikologia orohar da eta, bereziki, perretxikoak. Antolatzaileek 950 euro banatuko dituzte saritan: 450 € bilduma edo argazki sorta onenarentzat, beste 300 € gai libreko onenari eta azken 200 € gutxi ikusten diren espezietako irudi hobeari. Parte hartzaileek gutxienez kolorezko hiru argazki aurkeztu behar dute: lehena Cantharallacea familiako baten irudia izan beharko da, bigarrena autoreak nahi duena eta hirugarrena gutxi ikusten den batena. Lanak kartulina zuriren gainean eta 30 x40 zentimetrotako neurrian behar dute izan.

Lanak urriaren 9ra bitartean aurkez daitezke Lobianon entregatuz edo bestara helaraziz. Lan guztiekin erakusketa jarriko da urriren 13tik 25era, azken egun horretan epaimahaiaren erabakia eta saridunen izenak ezagutaraziko dituzte. Deialdiaren oinarriak lasterbidez ustez dizkizuegu. Horien inguruan zalantzak argitzeko, interesatuek produccionesmicologicas@gmail.com e-posta helbidera idatz dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean