Urrian hasiko da droneak diseinatzeko eta muntatzeko tailerra

24.09.15
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Toki Garapeneko Alorrak Tailer teknologikoak: Aparatu motordunak programako lehen ekimena jarriko du martxan urrian, 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako Ermuko ikasleek osatutako talde batekin.

Eskolaz kanpoko ekimen hori droneen diseinuan eta muntaian zentratuko da, eta datorren urriaren 6an hasiko da. Parte-hartzaileak asteartero bilduko dira Izarra Centren, 16:30etik 18:00etara, eta abenduaren 15ean amaituko da tailerra.

Udalak eskaini dituen beste bi ikastaroak, armiarma robotikoen eta auto robotikoen tailerrak, abenduko azken asteetan izango dira, Gabonetako oporrak aprobetxatuz.

Udan antolatutako Campus Teknologiko arrakastatsuaren jarraipen gisa dator programa hori. Ekimen guztiak Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatzen dira. Helburu nagusia gaztetxoen artean ekintzaileen kultura bultzatzea da, gure inguruko industriarekin modu dibertigarrian parte hartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik