A. Hernandezek 26 proba korrituko ditu 2015-2016 denboraldi berrian

25.09.15
Gizartea

Aitor Hernandez txirrindulariak ziklokroseko hogeita sei probatan parte hartu eta horiek jokatuko ditu urrian hasiko den denboraldian. Hernandezen Taldeak azken hilaleteetan hausnarketa eta planifikazio lan gogorra egin eta gero, aurre egingo dioen behin behineko proba-zerrenda prestatu du, hastear dagoen denboraldiari begira. Egun Espainiako eta Kopako txapeldun denak titulu horiei eutsi nahi die aurten ere, eta xede horrekin “parte hartuko duen proben zerrenda orekatua prestatu du. “Babesleen laguntzari eutsi diogu, etxeek ahalegina egingo dute eta guk ere lan serioan eta garaipenean murgildurik jarraitu nahi dugu beren konfiantzari erantzunez” esan du Spezialized etxeko ordezkariak.

Ermuarrak nazioarteko lasterketei begira bere estrategia aldatuko duela iragarri du. Zeintzuetan parte hartu hobeto aukeratuko du, itsu-itsuan handienetara joan gabe. Nolanahi ere korrituko du mundu zabalean, estatuaz gain Frantzian, Belgikan eta Holandan korrituko baitu. Aitorrek argi izan eta horrela adierazten du: “Aurreko denboraldia amaitu eta gero taldekide guztiek bildu eta hausnarketa egin genuen, atzerrian egiten dugun parte hartzeari buruz zerbait aldatu behar genuenaren ziurtasunaz. Bpost edo Superprestige lasterketetan punturik lortzea ia ezinezkoa da. Horregatik, aurten gure begirada Frantzian zentratuko dugu Mundialerako nahitaezko ditugun hainbat puntu lortze aldera, Mundiala ere jomuga dugulako”.

Urriaren hasieran taldea ofizialki aurkeztuko du Aitorrek eta behin-betiko proba-zerrenda ezagutarazi, aurtengo denboraldiko nobedadeez hitz egiteaz gain.

Jarraian Aitorrek planifikatu eta korrituko dituen proben zerrenda uzten dizuegu, lasterbidez baliatu zeta pdf dokumentuan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean