Odola emateko hiru aukera izango dugu aste honetan

14.10.15
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko bi saio berri antolatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar, urriak 15ko ostegunekoa izango da, bigarrena, ostiralean eta hirugarrena larunbatean, hilaren 17an. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.

Ostiralean ere, odol emaileok aukera berri bat izanen dugu, beste unitate mugikor bat etorriko baitzaigu herrira. Autobus hori goizeko 9:15etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean egongo da Sallabente auzoan, ikastetxearen alboan.

Larunbatean ere, odol emaileok aukera berri bat izanen dugu, beste unitate mugikor bat etorriko baitzaigu herrira. Autobus hori goizeko 9:15etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean egongo da Zubiaurre kalean Valdespinako Markesaren kalean jarri ordez, kale horretako eta Probalekuko zama-lanetarako gune berriak ez oztopatzeko.

Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baititugu gure esku telefono eta ordenagailuetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Herritarrek ere, jakinaren gainean daude, Donaser elkarteak, kartelak jarri baititu etxebizitzetako atarietan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean