Udazkenerako irakurgai apropos eta gomendaturikoak

22.10.15
Udal Liburutegia

Ermua, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko Liburutegiek udazkeneko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.

Udazkenean ze berri? izenburupean adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak famila artean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Badugu atal berezi bat ere, bertan Afrikako arte garaikedeari buruzko liburu eta erakusketak batzen dira.

Azaleko irudia Lara Fernández argazkilari ermuarraren argazki bat da, zeinak musu-truk gida honetan erabiltzeko baimena eman digun. Instagram-en jarraitzeko Instagram @srartphotograph.

Gidako materia guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta  Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko modu eta bideak (digitala, paperean..) erabiliko ditu.

Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza, baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzia-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzako aukera ematen digu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz