EMOE elkarteko dendetan opariak eskainiko, bezeroaren aste beldurgarrian

26.10.15
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) opariak eta deskontuak eskainiko ditu urriaren 26tik azaroaren 1era bezeroaren aste beldurgarria deitu izan duenaren barne, igandean Santu Guztien Eguna ospatzen denaren aitzakian eta, merkatal ikuspuntutik horrekin lotuta Halloween izeneko ohitura anglosaxoia.

Topa itzazu ‘billete beldurgarriak’

EMOEk kalabaza jarri du 5 eurotako 100 billetetan eta horiek udalerrian barne zabaldu. Horrelako bat eskuratzen baduzu, zorioneko izango zara, bost euro ez ezik balioaren bikoitza (10 €) izango baitituzu elkarteko dendetan gastatzeko. Promozioak barne hartuko ditu urriaren 26tik azaroaren 1era bitarteko egunak, bakar bakarrik.

Ausartu zaitez, jokatzeak sariak baitakartza

Herriko dendetan erosteagatik ‘Gozokia ala bihurrikeria?’ jokora jolastu ahal izango duzu. Eta sariak irabazi ditzakezu.

Azkenik, beste jolas dibertigarri batean era parte hartu ahal izango dugu: Ministerioa argitu deritzana. EMOEk zehaztasun guztien berri eman du bere sare sozialeko orrialdean. Sar zaitez eta ikustzazu. Bertan ematen dituzten azalpenei jarraiki planteaturiko misterioa argitu ahal izango duzu eta, horrela bada, asteburu liluragarria irabazi ahal izango duzu.

Jarduera hauek EMOEk antolatu ditu, Ermuko udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean