Liburutegiaren bidez Senegal ezagutzeko aukera izango, Munduko Paisaiak ekimenaren baitan

28.10.15
Udal Liburutegia

Liburutegien Nazioarteko Eguna urriaren 24an izan dela eta hori aitzaki eta abiapuntu hartuta, Munduko paisaiak izeneko kanpainari hasiera eman dio udal Liburutegiak. Kanpaina hori Eusko Jaurlaritzak antolatu du erkidegoko hainbat udal liburutegirekin batera elkarlanean, Ermukoa tartean delarik.

Kanpainaren xedea norabide bikoitzekoa da, herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira hurbiltzea eta zerbitzua ezagutaraztea horien artean. Horretarako, liburutegi bakoitza herrialde adierazgarri bat ezagutzera ematen du udal herritarren artean. Aurten gure liburutegiak Senegal hurbildu eta ezagutaraziko digu; hango literatura, ikus-entzunezkoak, musika eta bere kulturako alderdi desberdinak. Horretarako liburu eta eta ikus-entzunezkoak batzen dituen poster bat argitaratu du eta hainbat ekintza antolatu ditu.

Aste honetatik eta abenduaren erdialdera arte Liburutegian Senegali buruz dauden materialak erakusgai jarriko dira eta Senegali buruzko eta aurreko urteetan kanpaina honen xedea izan diren herriei buruzko irakurketa eta ikus-entzunezko gida doan jaso ahal izango dira.

Horrela, azaroaren 9an eta 13an, ikastetxeekin koordinatuta, Mama Keïtak zuzendutako “L’absence” filma ikusi eta gero Xabi Bañuelos idazkari eta bidaiariak dinamizatutako bideo-foruma izango da.

Abenduaren 5ean, larunbata, Arratsaldean kontu kontari ekimenean Maite Franko ipuin-kontalariak Afrikako ipuinak kontatuko die 5 eta 8 urte bitarteko umeei, “Matulutulu” izeneko ipuin saioa eskainiz.

Abenduan irakurketa klubetako saioetan Senegali eta bere literatura landuko da. Hilabete honetako saiorako gaztelaniazko irakurketa klubeko partaideek Jammeh Kaliluk idatzitako “El viaje de Kalilu” liburua irakurriko dute. Euskarazko irakurketa klubekoek, aldiz, Pablo Sartreren “Leurope” irakurriko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte