Sotero Mazo eta M.Ángel Blanco ermuarrak gogoan izango Memoriaren Egunean

09.11.15
Erakundea

Euskal erakundeek eta giza eragileek Memoriaren Eguna ospatuko dute bihar azaroaren 10ean. Egun hori aukeratu eta Patxi Lópezen agintaldian indarrean jarri zen egutegian terrorismoak eragindako biktimarik gabeko egun bakarra izanagatik.

Hori horrela, biharko egunean herriko Udalak terrorismo eta indarkeriaren biktimak oro har gogoan hartuko ditu eta bereziki Ermua udalerriarekin zerikusi zuzena zuten eta bizitza kendu zitzaienak omenduko ditu. Lora eskaintza egingo da arratsaldeko 7etan biktimak oroitzeko San Pelaion dugun monumentuan.

Eusko Jaurlaritzak prestatu eta argitaratu duen ‘1960-2010 urte tartean bizitza eskubidea urratu izan zitzaien bizilagunen Memoriaren udal erretratuak agirian jasotzen denez ETAm / ETA taldeen biktimak izan diren bi herritar ditugu Ermuan. Eraildako lehen herritarra Sotero Mazo Figueras izan zen, 1980eko azaroaren 6an Eibarko Karmen kalean tirokatu zutena. Soterok 35 urte zituen, ile-apaindegia zeukan bertan eta bi seme-alaben aita zen. Bigarren hildakoa, Miguel Ángel Blanco Garrido zinegotzia da. 1997ko uztailaren 10ean bahitua izan zena. Berrogeita zortzi ordu geroago buruan tirokatu eta Lasarte-Oria herriko paraje batean utzi zutena. 1997ko uztailaren 13ko goizaldean hil egin zen 29 urte zituenean.

Mazo Figueroa eta Blanco Garrido familiei omenaldian eta lora eskaintzan izateko gonbitea luzatu zaie. Momentuz, etorriko diren ala ez ziurtatu gabe dago.

Ekitaldi horretan herriko alkate Carlos Totorikak hitz batzuk esango ditu eta lora eskaintza egingo da. Biktimen oroimenez San Pelaio biribilgunearen erdian dagoen monumentuan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan