Genero indarkeriaren aurkako errekurtsoen gida

12.11.15
Udal Liburutegia

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako materialen gida prestatu dute elkarlanean Udal liburutegiak eta Emakumeen Topalekuak. Gida hori herrian gauzatuko diren jardueren zerrendan kokatzen da, datorren azaroaren 25ean Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango baita.

Gida horretan aipatutako gaiaren inguruko materiala biltzen da: baliabideen gida, literatura, laguntza gidak, webguneak, pelikulak eta abar. Osagarri gisa, zenbait materialen erakusketa jarri da liburutegian bertan, eta azaroaren 27ra arte ikusi ahal izango da.

Gainera, leihoetan jartzeko puntu liladun kartelak banatuko dira liburutegian.

Gida esteka honetan eskuratu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte