Ermuar eta musulmandarren kontzentrazioa: Ez ISIS. Ez gorrotorik Islam erlijioari

23.11.15
Gizartea

Gurean bizi diren musulmanek eta elkarte solidarioek elkarrekin Ermuko herriari plazan agerraldia egin eta kontzentratu zitezen eskatu luzaturiko deiari ehunka pertsonek erantzun eta horrekin bat egin zuten ostiral iluntzean. Agerraldi horren leloa “Ez ISIS. Ez Islamofobia. Kulturen arteko bakearen eta elkarbizitzaren alde” zen. Ostiralean bertan ezagutu zen Bamakon –Mali herriko hiriburuan- izandako atentatua. Antolatzaileen eta bildutakoek horrelako gertakizunen aurka daudela agertu zuten. Bildutakoek deialdiko leloa idatzita zuen pankartaren atzean jarri eta ordu laurdenez isilik Egon ziren. Ondoren, bozemaile hainbatek kiosko gainera igo eta komunikatua irakurri zuten.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean