Eguberria aurreratu egingo da herriko dendetan

16.12.15
Gizartea

Eguberria gero eta hurbilago. Ilusio, opari eta pertsonak hurbil Egon eta sentitzeko garaia da. Antolatzea eta denbora hartzeak lagungarri da, jaiak aurreikusi bezala ospatu ahal izateko. Horregatik guztiagatik, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) aste honetako larunbatean (abenduaren 19an) bete betean sartuko eta harrera egingo dio Eguberriko ospakizunei. Hori horrela, jarduera mordoa antolatu ditu egun osorako, hala txikiek nola pertsona helduek jardunaldi dibertigarri bat igaro dezagun gure herrian bertan.

Goza ezazu Eguberriaz Ermuan bertan

Jardueren zerrenda zehatza eta ordutegiak ondoren adierazten ditugunak dira:

  • Goizez (12:30etatik 14:30etara) eta arratsaldez (16:30etatik 19:30etara): puzgarriak eta jolasak haurrentzat.
  • Ordu 1etatik ordu 2etara: Micky eta Minnie Ermura etorriko dira, gaztetxoekin jolastera.
  • Arratseko 6etatik 8etara: haurrentzako tailerrak egingo dira. ‘Apaindu zure Gabon zuhaitza’.
  • Arratseko 6etatik 8etara: gabon kalejira ‘Pispilu abesbatzarekin’.
  • Arratseko 8etan: Txokolate-jana herrikoia.
  • Arratsaldeko 8etatik hasita: Bezeroen artean zozketaturiko 100 otarra banatuko dira.

Horrez gain, egunotan herriko dendetan egiten ditugun erosketa guztiek saria izango dute. Bezerook ticketak jasoko ditugu abenduaren 18tik urtarrilaren 7ra bitartean herrian egongo den zaldiko-maldikoan doan muntatu ahal izateko.

Jarduera hauek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean