Kirol instalazioen Gabonetako ordutegia

17.12.15
Kirolak

Gabon jaiak direla medio, udal kirol instalazioen ohiko ordutegiak aldaketak izango ditu zenbait egunetan.

Abenduaren 24ean eta 31n, Miguel Angel Blanco Udal Kiroldegiak zein Aritzmendi Kirol Guneak (frontoia eta padel pistak) 15:00ak arteko ordutegia izango dute. Fitness eta igerileku zerbitzuek, ordea, 14:30era aurreratuko dute itxiera.

Era berean, Betiondo Kirolguneak goizeko ordutegian soilik zabalduko ditu ateak, 09:30etik 13:00ak arte, zehazki.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, kirol instalazio guztiak itxita egongo dira.

Urtarrilaren 6an, Errege Eguna, instalazioek jai-egunetako ordutegia izango dute: 09:00etatik 13:00etara kiroldegiaren zein frontoiaren kasuan, eta 08:30etik 13:30era Betiondo Kirolgunearen kasuan.

UKEren bulegoei dagokienez, erabiltzaileen arreta zerbitzuaren ordutegia 08:30etik 14:45erakoa izango da abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte. Bulegoak itxita egongo dira abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta 2016ko urtarrilaren 1ean eta 6an.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu egutegia edo jo UKEren webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne