Hiru txerritxoek eta otsoa antzezpena, Ermua Antzokian ikusgai

28.12.15
Kultura eta Gazteria

Eguberriaren eta etxeko txikien inguruan gure herrian antolatu diren jarduerak aurrera jarraituko dute. Egitarauak iragartzen duenez bihar haurrentzako antzezpena izanen dugu ikusgai. Glu-Glu Produkzioak taldeak “Hiru txerritxoak” ikuskizuna ekarriko du Ermura, eta 17:00etatik aurrera ikusi ahal izango da Antzokian lau euroren truke. Sarrerak aldez aurretik erosteko jada salgai daude, Lobianon, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarean eta bere webgunean.

Hiru txerritxoak ipuin klasikoan oinarrituta dago antzezlanaren hari nagusia. Haurrei zuzendutako obra honi gaur egungo edukiak zein formak gehitu zaizkio. Komedia, jolas, dantza eta abestien bitartez hiritar bizitza berria, dibertigarria eta osasungarria posible dela erakutsiko digute hiru txerritxoek. Beti ere, otso maltzurraren atzaparretatik garaiz alde egiten badute, jakina!

Sinopsia

Hiru txerritxoek hirigunera bizitzera joatea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra.
Zorigaiztoko otsoa edozertarako prest dator 3 txerritxoak jateko helburuarekin. Putz eginez txerritxo biren etxea botatzea lortuko du, lastozkoa eta egurrezkoa. Harrizko etxean, ordea, hiru txerritxoen elkartasun, buruargitasun eta ausardiarekin topo egingo du.

Datozen egunetan egingo diren ekintza guztien inguruko informazioa, kartel honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango