Ermuko irakurketa mapa aurkeztu du liburutegiak

04.01.16
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak tresna berri bat du martxan azaroaren amaieratik: udal irakurketa mapa. Erreminta horrek zerbitzuak Ermuarren eskariari eta beharrei egokitzen lagunduko dio liburutegiari.

Tresna hori Udal Enplegu Planaren bidez kontratatutako hiru pertsonek burutu dute, liburutegiko langileen arteko koordinazioarekin. Ikerketa lan sakona egin da, eta horren emaitza da mapa. Bertan, Ermuko biztanleek irakurketarekiko eta liburutegiarekiko duten harremana aztertzen da.



Mapa egiteko,herria 8 zonatan zatitu da, bakoitzaren taldekatze natural fisikoa kontuan hartuz. Datu bilketa egiteko,hiru ataldun telefonozko inkesta egin zen. Lehenengo atala galderei erantzuten zizkieten pertsonen ezaugarriei buruzkoa zen, bigarrena euren irakurtzeko ohiturei buruzkoa, eta hirugarrena, aldiz, herriko biztanleek liburutegiari buruz dakitenaren ingurukoa.

Azterketa horretatik ateratako datuak etorkizunean zerbitzuak diseinatzeko eta hobetzeko erabiliko ditu liburutegiak.

Inkestari buruzko informazio guztia, datuak, emaitzak eta abar, honako atalean topa dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz