Aitor Hernandez, Espainiako Txapelketatik gero eta hurbilago

04.01.16
Kirolak

Espainiako Txapelketa jokatu baino lehen, bi lasterketa korritu ditu pasatu den asteburuan Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized – Ermua Impulso), eta garaipen bat eta bigarren postu bat eskuratu ditu.

Larunbatean bigarren sailkatu zen Torrelavegan, Kantabrian. Zirkuitu horretan bertan lehiatuko da, asteburu honetan, Espainiako Txapelketa.

Larrinaga, Esteban eta Suarez txirrindulariekin batera, lasterketa buruan izan zen Hernandez uneoro. Azken itzulian erritmoz aldatzen saiatu zen, Larrinagaren erasoa gainditu nahian, baina gerturatu arren, metro batzuk falta izan zitzaizkion lehen postua eskuratzeko.

“Zirkuitua ikasteko eta ondorioak ateratzeko balio izan du lasterketak. Hondarrezko zati oso luze bat dago, eta hori da zirkuituko puntu beltza. Ongi sentitu naiz neure buruarekin, eroso. Baina gauzarik garrantzitsuena ibilbidea ikastea eta akatsak zein zatitan egiten ditudan jakitea zen, hurrengo asterako zuzendu ahal izateko”, adierazi zuen txirrindulariak proba amaitu ostean.

Igandean, Hernandezek garaipena eskuratu zuen Ormaiztegiko (Gipuzkoa) ziklokrosean. Euskal Txirrindularitza Federazioko Challengearen azken proba zen atzokoa, eta etengabe euria egin zuenez, zirkuitu osoa lokatzez beteta egon zen.

Lasterketako azken metroetan, ermuarra izan zen azkarrena, zirkuitu osoan zehar Larrinagarekin eta Estebanekin batera buru izan ostean. “Berriro lokatzetan lehiatzeko gogoz nengoen. Aurrekoan bezala, ongi sentitu naiz, baina ezberdintasuna Torrelavegan akats txiki bat egin nuela da. Ormaiztegin zaila da lasterketa apurtzea, aldapa laburrak daudenez, taldeak berriro batzen baitira”, zehaztu zuen ermuarrak. Datorren astean orain daraman txapeldun maillota mantentzen saiatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne