Ia 2.400 erabiltzaile jasota itxi ditu ateak Gabonetako Haur Parkeak

08.01.16
Kultura eta Gazteria

Amaitu dira Gabonetako oporrak. Normaltasunera itzuli gara: eskolak ikaslez bete dira berriro, eta Gabonetako Haur Parkeak ere hurrengo urtera arte agur esan digu, hamar egunez zabalik egon ostean.

Guztira, 2.371 pertsonak gozatu dute Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiko erdiko pistan eskaini diren ekintzez. Abenduaren 26an zabaldu zen parkea, eta urtarrilaren 4ra arte irekita egon da, Urte Berri egunean izan ezik.

Gogoratu behar da gehienezko edukiera 345 pertsonakoa izan dela eta barne hartzen zituela erabiltzaileak nahiz haien gurasoak. Segurtasuna bermatzeko mugatu da sarrera; izan ere, guztien integritate eta segurtasuna bermatu ahal izateko, jardueraren arriskuak ebaluatu dira, eta sarrera 345 pertsonara mugatzea erabaki da.

Neguan egon arren, opor hauetan eguraldi berezia izan dugu, ia prezipitaziorik gabe eta tenperatura epelekin. Hori dela eta, erabiltzaile kopurua aldakorra izan da, jende askok nahiago izan baitu eguna kanpoan igarotzea barruan baino. Horrela, egunik hotzenetan, 330 pertsona inguru bildu dira parkean, eta eguraldi ederra izan denetan, aldiz, 200 inguru.

Izotz pistak estreinaldi arrakastatsua izan du

Gabonetako Parkean jende gutxien ibili den egunetan, izotz pistak arrakasta izan du. Ermuan lehen aldiz, patinatzeko pista jarri da Orbe Kardinala plazan. Azpiegitura martxan izan da abenduaren 24tik urtarrilaren 2a arte, eta guztira 681 erabiltzaile izan ditu. Zifra altua da, kontuan izanik pistaren gehienezko edukiera 35 pertsonakoa dela.

Eguraldi onak patinatzera animatu ditu ermuarrak. Pista produktu ekologikoekin egin dute, izotzaren itxura eman eta ingurumenarekin errespetagarriagoa izateko.

Bestalde, etxeko txikiek karrusela eta beste hainbat ekintza dibertigarri izan dituzte herriko plazan; beraz, aisialdirako hainbat aukera desberdin izan dituzte hiriguneko puntu ezberdinetan. Horrela amaitu dira dibertsioz beteriko Gabonak Ermuan.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian