La ACHE abre la feria de stock y la exposición de productos en el Mercado

18.02.16
Gizartea

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak neguko produktuen erakusketa eta stock azoka zabaldu du gaur udal Merkatu Plazaren eraikinean. Guztira hamazazpi dendak hartuko dute parte ostegunetik larunbatera Ermuko Azoka Plazan izango den ekimenean.

Herriko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera dugu, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak, ileapaindegikoak eta eskulanetakoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.

Ekimena ez dago salerosketara soilik zuzenduta; izan ere, ostiralean eta larunbatean, etxeko txikienek eurentzako txokoa izango dute haurren ludotekan. Bertan, egun dibertigarria pasatzeko aukera izango dute tailerrekin eta jolasekin.

Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 14:00etara luzatuko da ordutegia goizez, eta 17:00etatik 20:00etara moztu arratsaldez.

Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean