Elikagai Bankuarentzat produktuak biltzekoasmoz, elkartasunerako futbol partida jokatuko

19.02.16
Gizartea

Futbolak pasioak eragin eta jendetza mugitzen du. Pasioa emozioa da, zerbaitek –pertsona, ideia edo objektu batek- sentimendu oso indartsua (grina) eragiten digula agerian jarriz. Elkartasuna ere sentimendua da, zeinak konpromisoa erakusten duen. Bi ideia horiek uztartzea pentsatu dute Ermua F.T.ak eta Ermua Hiria Futbol Eskolak, behar duten pertsonei laguntzeko. Hori horrela elkartasuna xede izango duen futbol partida antolatu dute datorren asteko larunbat arratserako, otsailaren 27rako. Ermua Blues eta Ermua B taldeetako kadeteek nor baino nor arituko dira. Ongarai auzoan dugun Teodoro Zuazua futbol-zelaian, arratseko 5etatik hasita.

Ez da sarrerarik kobratuko, dohainik izango baitute zale eta ikusleek. Horren ordainetan bertaratzen diren guztiei elikagairen bat eraman eta lagatzeko eskatzen zaie, bildutakoa Elikagai bankuari emango zaiolarik, kudeatu eta banatu dezan.

Elkartasunaren partida

Elikagaiak biltzeko kanpaina berezia izango da, lagun arteko futbol partidaren aitzakian.

Eman nahi diren elikagaiak Teodoro Zuazu zelaiko sarreran utzi beharko dira. Mota guztietako elikagaiak ontzat emango badira ere, Bankuak eta Gurutze Gorriak egindako gomendioari jarraiki antolatzaileek eskasia izan eta beharrezkoagotzat jotzen dituzten produktuen zerrenda ezagutzera eman dute: arrain, fruta eta barazki ontziratuen kontserbak -pote edota latak-, umeendako fruta eta barazkien potetxoak, zerealak, gailetak eta Cola cao esneari gehitzeko kakao hauts disolbagarria.

Bat egizu eta laguntza produktuak biltzen. Izan zaitez eskuzabala Egizu golik onena!

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean