Komikia eta album ilustratua sustatzeko hiruhilekoa Liburutegian

02.03.16
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak komikien eta album ilustratuen inguruko hainbat ekimen antolatu ditu hiruhileko honetarako. Helburua gazteak animatzea da, irakurmenetik zein sormenetik bi formatu literario horiek ezagutzera gerturatu daitezen.

Martxotik maiatzera bitartean, irakurketa klubetan komikiak lantzeaz gain, komikien irakurketa hastapen tailerrak eta ilustrazio tailerrak burutuko dira herriko ikastetxeekin koordinatuta. Halaber, Anthony Brownen “El túnel” album ilustratuaren erakusketa ibiltaria Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik pasatuko da, eta irakasleei zein ikasleei haur literaturara era desberdin batean hurbiltzen lagunduko die.

Bestalde, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan literatur topaketak egingo dira aurrerantzean ere, eta martxoko eta apirileko lehen larunbatean Arratsaldean kontu-kontari saioak izango dira. Gainera, gaztelaniazko, euskarazko, ingeleseko eta frantseseko, gazteentzako eta haurrentzako –Bularretik Mintzora– irakurketa klubak eta Irakurketa Errazeko taldeek eta ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeek biltzen jarraituko dute.

Ekimen horiek burutu ahal izateko, Liburutegiak Udal Euskara Zerbitzuaren eta Gizarte-Heziketako eta  Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Udal Zerbitzuen babesa dauka. Athletic Club Fundazioak ere laguntzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz