Durangaldeko mapa turistiko berria, lau hizkuntzatan eskuragai

18.03.16
Gizartea

Durangoko eta Elorrioko turismo bulegoek, Urkiola Landa Garapenerako Aldartearekin elkarlanean, Durangaldeko mapa turistiko berria aurkeztu dute.

Hizkuntza inolako muga izan ez dadin, lau hizkuntzatako bi bertsio argitaratu dira: lehena euskaraz eta gazteleraz, eta bigarrena ingelesez eta frantsesez.

Durangaldera gerturatu izan diren bisitarien beharrei erantzuna emateko sortu da mapa, euren egonaldian gida edo mapa bat eskura izateko nahia azaltzen baitzuten. Hori dela eta, aipatutako hiru eragileek eskualdeko mapa turistiko berria egitea erabaki dute, eskualdeko elementu turistiko eder eta erakargarrienak azpimarratzeko eta bisitarientzat erabilgarria izateko asmoz.

Izan ere, mapan azaltzen den moduan, Durangaldea, “Euskal Suitza Txikia” gisa ezaguna, Euskadiko eremu ederrenetakotzat jotzen da. Leku gutxi ager daitezke harro edertasun naturala eta gizakiak sorturikoa hainbesteko harmoniaz uztartu izanagatik. Durangaldea natura eta historiaranzko bidaia magikoa da. Hiru euskal herrialdeen arteko mugan estrategikoki kokatua, eta Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik oso hurbil.

Lerro hauen jarraian ikus dezakezue argitalpena euskaraz nahiz gazteleraz. Ingelesezko eta frantsesezko bertsioa ikusi nahi izanez gero, sakatu lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da