61. Txistulari Eguna ospatuko da bihar Ermuan

18.03.16
Kultura eta Gazteria

Alboka Musika Eskolak Txistulari Egunaren 61. edizioa antolatu du. Bihar, larunbata, 13:00etatik aurrera, 70 pertsona baino gehiago elkartuko dira Orbe Kardinala plazan emanaldi bat eskaintzeko.

Durangaldeko txistulariek, Txindurri dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolako ikasle eta irakasleek (Pispillu, Txistulariak, Metalak eta Perkusionistak) hartuko dute parte ekitaldian, Enrike Monteroren zuzendaritzapean.

Hamabi abestiko emanaldia eskainiko dute guztien artean, eta Alejandro Zubizarreta eta Emilio Pradera txistulari ermuarrei omenaldia egingo zaie.

Eguraldi txarra izanez gero, ospakizunak Ermua Antzokian egingo dira.

Lerro hauen azpian ikus daiteke ekitaldiko kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian