Komikia eta nobela grafikoa, hiruhilekoko protagonistak liburutegian

18.03.16
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak komikien irakurketa sustatzen jarraitzen du, eta testuinguru horretan, literatur genero hori eta bere egileak protagonista dituen ekimen eta topaketen programa aurkeztu du.

Athletic Club Fundazioak babesten du ekimena, eta iazko “Letrak eta Futbola” programaren barnean argitaratu zituen komikien hainbat ale bidali ditu irakurketa klubetako eta tailerretako partaideek irakur ditzaten.

Gainera, hiru hilabete hauetan, Unai Iturriaga bertsolari, idazle eta “Diamanteak, urrea eta ikatza” komikiaren gidoilaria eta Pablo Ríos “El portero” komikiaren ilustratzailea gurean izango ditugu. Biek hainbat topaketetan hartuko dute parte, batzuk ikastetxeekin koordinatuta eta beste batzuk interesatu guztiei eskainita izango direnak.

Bestalde, Ermua BHIn eta San Pelaio ikastetxean literatura eta ilustrazio tailerrak burutuko dira, Josean Morlesín ilustratzaile arabarrarekin eta Unai Iturriaga eta Peru Magdalena idazle eta bertsolariekin. Idazle eta ilustratzaile horiek komikien mundua ikuspegi desberdinetatik erakutsiko diete Batxilergoko lehen mailako eta Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei.

Jarduera guzti horien osagarri da liburutegiak erosi berri dituen komikien erakusketa; gainera, hiru hilabete hauetan komikiak maileguan eramaten dituzten bazkideen artean, egileek dedikatutako komikien zozketa egingo da hilero.

Liburutegiak eskerrak eman nahi dizkio Athletic Club Fundazioari kanpaina honen ardatzetako bat izango diren “Diamanteak, urrea eta ikatza” komikiaren 190 ale eta “El portero” lanaren 50 ale emateagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz