Udaberriko irakurketak

21.03.16
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udaberri honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu du.

Udaberrian ze berri? izenburupean, adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak familiartean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edota pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak, aldiz, Lehen hitzak izenekoak, irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu. Ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak batzen ditu, hau da, haur, gazte eta helduentzat. Beste atal berezi bat ere bada, liburuak, musika eta erakusketak aipatzen direna, Ez dok amairu mugimenduaren berrogeita hamargarren urteurrena dela eta.

Gidako materia guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude, eta  liburutegi bakoitzak erabaki du gidari zabalkundea emateko era (digitalean, paperean...).

Elkarlan horrek gure liburutegiek burutzen duten lankidetzaren emaitza eta baliabideen egokitzapenaren aldeko jarrera erakusten du. Eginkizunen banaketa ere baimentzen du lankidetza horrek, eta aldi berean, zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktikoak eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen du.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz