Jesús Gonzálezen ‘bakailao jogurta’, Espainiako Tapa Txapelketako irabazlea

07.04.16
Gizartea

Ermua izan da nagusi IV. Espainiako Gourmetentzako Pintxoen Txapelketan. Jesús González Rodríguez Sagarra Gastro-Pubeko sukaldariak irabazi du Salón de Gourmetsek antolatutako lehiaketa.

‘Bakailao jogurta’ izan da garaipena eskuratzeko prestatu duen pintxoa. Egileak azaldu duenez, semeak inspiratu zuen platera sortzerakoan: “Beti jogurta jaten du eskolatik irteten duenean, jolasean ari den bitartean. Hark bezala, edozein modutara jan daitekeen zerbait prestatu behar nuela pentsatu nuen, bai zutik, bai eserita, baita tabernako barran ere”.

Gourmetapa Estrella Galicia lehiaketa aste honetan izan da Madrilen, Salón de Gourmetsen barnean. Txapelketan 25 sukaldarik hartu dute parte bi txandatan, apirilaren 5ean eta 6an. Prestatu beharreko platera librea zen, eta hainbat hedabideren eta ikusleren aurrean euren abilezia erakusteko aukera izan dute lehiakideek. Epaimahai profesional bat aritu da janaria baloratzen eta platerik onenak saritzen.

Garaipen horri esker, Jesús González sukaldariak 2.000 euro, garaikurra eta diploma eskuratu ditu. Gainera, 1.000 euroko bi accesit eta diplomak banatu dira bigarren eta hirugarren sailkatuen artean.

Lehiaketaren laburpena eta sari banaketa ikus ditzakezue antolatzaileek prestatu duten ondoko bideoan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean