Aste bukaeran ‘Euskal jaia’ren 39.a ospatuko

15.04.16
Kultura eta Gazteria

Urteroko legez, aurten ere Euskal Jaia ospatuko dugu Ermuan. Aurtengoan, Ermuko Euskal Jaiak bere hogeita deberatzigarren edizioa beteko du. Festa larunbat eta igandean gauzatuko da. Igandea egun nagusia izango da eta jardunaldi horretan herrira hamar taldeetako kide diren ehunka dantzari, txistulari eta begirale etorriko zaizkigu bertara. Antolatzailea herriko ‘Txindurri’ txistu eta dantza taldea eta Udala dira, elkarlanean. Horiek hainbat laguntzaile koordinatu dituzte egitaraua aurreikusi bezala garatu dadin. Herri ezberdinetako dantzariak gure herrira etorriko dira kolore eta harmoniaz betetako ikuskizuna eskaintzeko.

Egitaraua

  • Hilak 16, larunbata
    • 19:00etan: Dantza erakustaldia eskainiko dute Tolosako Udaberri taldekoek eta Txindurrikoek herriko plazan.
    • 20etan: Erromeria Patxi Pérez eta konpainiarekin.
  • Hilak 17, igandea
    • 10:00etan: Taldeen harrera eta hamarretakoa, San Pelaioko parkean.
    • 11:30etan. Kalejira eta dantzak herriko kaleetan.
    • 17:00etan: Dantzarien erakustaldi edo alardea plazan.
    • 18:00etan: Erromeria ‘Mugi panderoa’ taldearekin.

Igandean euria asko botatzen badu, Aritzmendi pilotalekuan egingo dira ekintza guztiak.

Euskal Jaian parte hartuko duten taldeak ondokoak dira: Iremiñe (Berriz), Txoritxu Alai eta Tronperri (de Durango), Zerutxu (Markina), Besaide (Elorrio), Etorkizuna (Lekeitio), Salleko (Sestao), Gazte-alai, San Lorenzo eta herriko Txindurri.

 

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian