Matxalen Ziarsolok kirol profesionala eta goi mailako eskubaloia utziko du

27.04.16
Gizartea

Matxalen Ziarsolo ermuarrak kirol profesionala eta goi mailako eskubaloia utziko du denboraldi amaieran, Donostiako Bera Beran azken hamabostak egin ondoren. Bera Bera Eskubaloiko jokalari eta kapitainak taldeari adierazi berri dio eta honek atzokoan ezagutzera eman zuen bere webgune ofizialak oharra zabalduz. Martxalen gaur goizean -11etatik aurrera- komunikabideen aurrean agerraldia egingo du Kirol Etxean erabakia azaldu, xehetasunak eman eta agur esaten hasteko.

Matxalen Ziarsolo Ermuan (Bizkaia) jaio zen orain 34 urte. Gurasoak Ignazio eta Maite dira. Ibilbide oparoa izan du kirolean, Bera Bera Eskubaloi taldean hamabost denboraldi egin ditu ohorezko mailan, egun taldeko kapitaina izanik. Matxalen da Bera Berako jokalari bakarra taldeko txapelketa guztien jabe: hiru liga, bost Kopa eta bost Superkopa. Ibilbide honetan, ezker hegaleko jokalariak 1.420 gol sartu ditu, historiako taldeko bigarren golegile nagusiena, Tati Garmendiaren atzetik. Espainiako selekzio absolutuan ere 11 aldiz jokatu du.

Ziarsolo egun Zarautzen ari da bizitzen. Aurtengo denboraldian nahi baino gutxiago jokatu izan du, lesionaturik egon baita. Orain bi asteburu Porriñon jokaturiko Erregina Koparen azken edizioan ere ez zuen jokatzerik izan, nahiz taldearekin bat egon eta garaikurra jaso kapitaina izanagatik.

Orain bi asteburu O Porriñon jokaturiko Erregina Koparen azken edizio horretako partida finalak, Barakaldoko Prosetecnisa Zuazo taldeak (17) eta Bera Berak (33) jokatu zutena, kutsu ermuarra izan zuen. Zuazo taldearekin Kopako sailkapen nahiz finala jokatzen izan baitzen beste ermuar bat, Maialen Agirregomezkorta jokalaria. Irabazle izan zen Bera Beran aldiz Matxalen Ziarsolo kapitainaren presentzia, jakituria eta lorratza izan zuten. Kapitain handiak garaikurra jaso zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean