2016ko ekainaren 26ko hauteskunde-mahaietako kideak aukeratu dira zozketa bidez

01.06.16
Erakundea

Datorren ekainaren 26an izango diren Hauteskunde Orokorretara begira, Udalbatzarrak Ermuan osatuko diren hogei hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten 180 pertsonak hautatu ditu.

Aukeraketa CONOCE izeneko aplikazio informatikoaren bidez burutu da. Aplikazio horrek era aleatorioan eta anonimoan egiten du hautaketa Ermuko hautesle-erroldan inskribaturik daudenen artean. Zozketa maiatzaren 31ko osoko bilkuran egin da, beraz, zuzenean eskaini da.

Izendapenak prest daude eta gaur bertan jakinarazpena ematen hasiko zaie interesatuei.

Izendapenaren aurrean alegazioak aurkez ditzaket?

Gaurtik hasita, izendatuak izan diren pertsonek jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi egunetako epea dute Durangaldeko Hauteskunde Batzordeari kargu hori onartzeko oztopatzen dieten zioak eta dokumentazioa aurkezteko.

Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak bost egunetan behin-betiko erabakia hartzen du.

Alegazioak Durangaldeko Hauteskunde Batzordera joanez egiten dira, behean jasotzen den helbide eta ordutegian:

  • Helbidea: Ezkurdi plaza z/g (Guardiako epaitegia)
  • Telefonoa: 946030060
  • Faxa: 946030074
  • Posta elektronikoa: juntaelectoralzona_durango@yahoo.es
  • Alegazioetarako ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 15:30etik 19:00etara
    • Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen