Lobianon egingo da Ander Gonzalezen 'Uróboros' eleberria aurkezteko ekitaldia

07.06.16
Udal Liburutegia

Ander González Santás idazleak bere azkenengo eleberria aurkeztuko du Ermuan aste honetan, udal liburutegiarekin bat. Aurkezpena ostegun arratsean egingo da, liburua salgai jarriko den egun berean.

Ander Arrasaten jaioa da nahiz eta txikitan Ermura etorri izan zen bizitzera eta ikastera. Seleer argitaletxeak argitaratuko duen “Uróboros” eleberria González Santásen hirugarren lana da, egileak berak thriller filosofikotzat kalifikatzen du. Aurrekoak “La ironía del amanecer” olerki liburua eta “Siete muertos”, intrigazko eleberri bat.

Aurkezpena ekainaren 9an, osteguna, arratsaldeko 19:15ean egingo da Lobianon Kulturgunean. Ordu erdi inguruko iraupena du eta sarrera librea izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira