Mohamed Abdelazizen ohore eta oroigarri, Saharako bandera masta erdian edukiko hiru egunez

15.06.16
Erakundea

Ermuko Udalbatzak erakunde adierazpena onartu du, non oraintsu zendu den Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lehendakariari agur esaten eta haren memoria aintzat hartzen du. Mohamed Abdelaziz maiatzaren 31n hil zen Argelen, birikietako minbiziari aurre egin ondoren, 68 urte zituela. Ermuko Udaleko Bozemaileen Batzordea bart eguerdian bildu zen eta aho batez Abdelazizi agur ohorez egin eta bere memoria oroitzea erabaki zuen: “Saharako herriaren eta bere eskubideen aldeko konpromisoa berretsi eta Mohamed Abdelazizen borroka eredugarria azpimarratuz”. Eta haren familia, lagun eta herriarekin elkartasuna adierazteko “hiru egunez Saharako bandera Udaletxeko balkoian eta masta erdian” jartzea.

Herrian ordezkaritzan duten sei alderdiek -PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV, Bildu, Ermua Ahal da-Se puede, PP eta Irabazi- ahobatez hartutako erabakiak hitzez hitz honakoa adierazten du:

“Agur eta Ohore, Mohamed Abdelaziz

2016ko maiatzaren 31n, Mohamed Abdelaziz, Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakaria hil egin zen.

Ermuko Udalak Saharako herriaren eta bere eskubideen aldeko konpromisoa berretsi eta Mohamed Abdelazizen borroka eredugarria azpimarratu nahi ditu.

Mohamed Abdelaziz, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakari eta Fronte Polisarioko Idazkari nagusiak 1968an ekin zion bere herriaren askatasunaren aldeko borrokari eta 1973 Fronte Polisarioko sortzean parte hartu zuen. 1978tik Fronteko Idazkari Nagusia izan da eta Saharako herriaren eskubideen eta Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eredugarriaren adierazle nagusi izan dugu.

Bere herriaren eskubideen aldeko borrokalari nekaezinak utzi gaituen egunean Ermuko Udalak bere doluminak adierazi nahi dizkio Saharako herriari eta Fronte Polisario osoari.

Bederen, azpimarratu nahi dugu, badirela 40 urte Estatu espainiarrak garatu ez zuen deskolonizazio prozesua bururaino eramateko ordua dela eta erreferendum bat egitea ahalbidetzeko lan egiteko eskaera luzatzea NBE erakundeari eta nazioarteko komunitateari.

Hori guztia dela eta, hiru egunez Saharako bandera Udaleko balkoi nagusian masta erdian jarriko da.

¡Sahara Hurra! ¡Sahara libre!”

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen