Imagen
Betiondo elkarteko arkulariek amaiera eman diote bost domina lortu izan duten denboraldiari
27.06.16
Kirolak
Betiondo Arku Tiraketa Elkarte ermuarrak zeru zabaleko eta arku tradizionaleko tiratze denboraldiari amaiera eman berri dio. Elkarteak denboraldia ontzat eman eta baloratu du, “emaitza onak lortu izan dituztela” kontsideratu ondoren. Horrela jaso eta adierazten du webgunera bidali digun idatzian. Kide eta arkulariek txapelketa ezberdinetan lortu dituzten emaitzei so eginez, balorazio zuzena da eginen dutena, guztira metale ezberdineko bost domina lortu baitituzte 2015-2016ko denboraldi honetan.
Lorturiko emaitzen laburpena ondorengoa da:
- Bizkaiko txapelketan: Mikel Lopez kidea txapeldunorde izan da, hortaz zilarrezko domina jantzi duelarik.
- Euskadiko Txapelketan: txapelduna Jose Mª Muñoz ermuarra izan da eta Mikel Lopez taldekidea berarekin igo da podiumera hirugarren bukatu eta gero.
- Euskal Ligan Mikel Lopez lehen sailkatu eta txapeldun izan da, bere taldekide Basilio Izquierdok hirugarren postua lortu zuelarik eta, beraz, brontzezko domina.
Azkenik, adierazi behar baita, denboraldian lorturiko beste mugarri bat, Euskadiko errekorra hautsi izatea dela Mikel Lopez 30 metroko distantzian eta jaurtiketa serie bien batuketan onena izan baita.
Lotutako albisteak
Imagen
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira