Afektibitate eta sexu askatasun eta aniztasunaren nazioarteko eguna

28.06.16
Gizartea

Gaur ospatzen dugu mundu zabalean afektibitate eta sexu askatasun eta aniztasunaren nazioarteko eguna, gay, lesbiana, transexuala edo bisexuala izan eta harro egon eta aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Egungo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira.

Ermuan ere ospakizun horren inguruan ekitaldiak izango ditugu. Gaur goizean eguneko batzorde informatiboak hasi aurretik Udalbatzak ortzadarraren bandera Udaletxeko balkoi nagusian eta mastan eseki dutelarik.

Arratsaldeko zazpietan urteroko sexu-aniztasun eta -askatasunaren aldeko kontzentrazioa egingo da Orbe Kardinalaren plazan. Programaren barne baita, atzo arratseko 7etan, Pikara aldizkariko June Fernandezek emandako hitzaldea ere badago, transfeminismoa hizpide izan zuena.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean