'Karmani'ren oroitzapenak 10 urte betetzen ditu
Uztailak 25ean 10 urte beteko dira Jesús Maria Zangitu Pascual,‘Karmani’ hil zenetik. Goitizen horrekin ezagutzen zuen jende guztiak Ermuan erroldatutakoa eta bertako biztanle zena. Urteurrena betetzen den egunean, omenaldi txiki bat egitea erabaki dute udaletxetik.
Herritar esanguratsua zen ‘Karmani’, eta denontzat figura ezaguna zen herriko festak ospatzen zirenean. Jesús María Zanguitu, piroteknia-istripu batetan hil zen, zuziri bat esku artean zuenean. 2006ko Santiago Apostoluaren egunean gertatu zen, eguerdiko hamabi eta erdietan, Marques de Valdespina parkean. Karmani azken 40 urteak herriko jaietan lan eginez, zapiak galtzen, txapliguak botatzen edo bigantxen hasiera eta amaiera iragartzen.
10. urteurrenaren egunean omenaldia egingo zaio udal eta herritarren partez. Uztailak 25ean, Orbe Kardinalaren plazan, eguerdiko hamabi eta erdietan izango da. Udalak prestatu duen ekitaldian, Beatriz Gámiz, kultura zinegotziak parte hartuko du. Familia omenaldian egongo da eta oroimenezko plaka bat eta lore sorta bat emango zaie Karmaniren figura gogoan izaten jarraitzeko.
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean