Hobekuntza lanak San Lorentzoko eskola eta eskolaurrean

04.08.16
Hezkuntza

Amaitzear daude San Lorentzoko eskolako eta eskolaurreko instalazioen hobekuntza lanak. Opor garai aprobetxatu da lanak aurrera ateratzeko. Kasu honetan, eraikinetako estalkiak berrituko dira eta kalefakzioan ere hobekuntzak egin dira. Lan horiek, Eusko Jaurlaritzak ateratako Udalaguntza deialdiaren barne daude, udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko. Gure kasuan, San Lorentzeko erakinetako energia-eraginkortasuna hobetzeko erabili da diru-laguntza hori.

Hobekuntzak bi zatitan banatu ditzazkegu: alde batetik, erakinetako estalkien isolamendu termikoa eta inpermeabilizazioa hobetuko dira. Horretarako, egun dagoen babeserako graba eta isolamendu termikoa kendu eta losa filtrante berri bat jarriko da, poliestireno extruido (XPS) materialekoa, 35mm mortero akaberarekin. Isolamendu berri horrekin, inguratzaile termikoa hobetzen da eta estalkitik ibiltzeko aukera ematen du, mantentze lanak erraztuz.

Hobekuntzak baita eraikinen barruan

Beste alde batetik, kalefakzioko ekipoak aldatuko dira eta jarriko diren berriak, ekologikoagoak eta efizienteagoak izango dira. Gasolio bidez funtzionatzen zuten galdarak aldatu eta berriak gas naturalekin ibiliko dira. Hortaz, bi eraikinetako galdarak aldatu eta legislazio berrira moldatuko dira, gas naturala bietan ezarriz. Galdaren eta kontagailuen arteko loturak berrituko dira, trazadura berria lurperatuz.

Egun gutxitan amaituko dituzte, Construcciones Lasuen S.A.ko langileak, bi eraikinetako prestazio ekologikoak hobetuko dituzten lanak. Eraikin handiaren kasuan, lehen mailako energia kontsumoa erdira murriztuko da, eta eskolaurreko eraikinean, estalkien isolamenduak eta galdaren aldaketak energia kontsumoa heren bat jaistera lagunduko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako