Herriko kontadoreak irakurtzen ari dira 3en hiruhilekoari dagokion ur kontsumoak ezagutzeko

24.08.16
Erakundea

Ur Kontsortzioak –Gipuzkoako Urak S.Ak- oharra luzatu du Ermuko abonatuei jakinarazteko aste honetan –abuztuaren 22ko astelehenetik aurrera- herriko ur-kontadoreak irakurtzenari ekingo diola, kontsumoak ezagutu eta 2016ko hirugarren hiru hilekoari dagozkion erreziboak prestatzeko, ondoren kobratzera pasatzeko helburuaz.

Ermuko bulegoak oharra jarri du herriko etxebizitzetako portaletan non irakurketak egingo dituenaren berri ematen duen eta, inork etxean ez dela egongo baldin badaki, irakurketaren datua eman eta orrian bertan edo atean utziko diguten jakinarazpen-zedulan idatz dezakegula. Enpresak dioenez datu zehatza ezagutzea garrantzitsua da faktura horretan oinarritu beharko delako, hortaz irakurketa posible egin edo datua emateko eskatzen digu. Irakurketarik izaten ez den kasuetan, hurrengo fakturaren kopuruan eragin handia izango duenaz jabetu eta jakitun izan behar gara.

Abonatuok jakinarazpen zedula edo irakurketaren datua ezagutarazi dezakegu Kontsortzioaren edozein bulegotan. Ermuan Santiago plazaren 3 eraikineko etxabean, eskumako lokalean eta 943 50 83 97 telefonoan. Edota bestela, bezeroen arretarako eguneko 24 orduetan erabilgai dugun 943 31 86 02 edo 902 30 22 22 telefono orokorrean edota www.gipuzkoakour.comwebgunearen bulego birtualean, erregistraturik bagaude.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen