Iraileko hauteskundeetako mahaiak zozketatzeko xedez, Osoko Bilkura egingo asteartean

26.08.16
Erakundea

Udalbatzarrak hurrengo asteartean, abuztuaren 30ean, goizeko 9:30etan ezohiko batzarrean egingo du, datorren irailaren 25eko igandean burutuko diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta herrian osatuko diren hogei Hauteskunde-mahaietan parte hartu beharko duten pertsonen zozketa publikoa egiteko.

Zozketa, Hauteskunde-erroldako bulegoak eskainitako CONOCE izeneko aplikazio informatikoaren bidez burutuko da. Aplikazio, horrek Ermuko Hautesle-erroldan inskribaturik dauden pertsonen artean aukeraketa era anonimoan eta aleatorioan egitea bermatzen du.

Zozketak izaera publiko eta irekia du. Hortaz, herritarrak gonbidatzen ditugu, bertara agertu eta lehen eskuz zozketa hau nola garatzen den ezagutzeko, Udal batzarraren gai-zerrenda beheko lasterbidean duzu, informazio gehiago izenekoan.

Hauteskunde-mahaietako osaketa

Hauteskunde-mahaiak osatzea udalen zeregina da eta zeregin hori Zonaldeko Hauteskunde-batzordeak gainbegiratzen du. Ermua, Durangaldeko Hauteskunde-batzordearen barruan dago eta distritu bakarra osatzen du. Gure udalerria hamaika hauteskunde-sekzioetan banaturik dugu eta guztira hogei hauteskunde-mahai ditu.

Mahai bakoitzak hiru kide dauzka: Lehendakaria eta bi bokal. Bere zeregin nagusia bozketaren kontrola eramatea eta konstituzioaren eta Legearen arabera zenbaketa egitea da. Garrantzi handiko misioa da hori. zozketa publikoaren bitartez esleitzen dena. Kideen aukeraketa hautesle-erroldan inskribaturik dauden artean eta hirurogei eta hamar urte baino gutxiago izan eta irakurtzen eta idazten dakiten artean egiten da.

Mahai bakoitzeko bederatzi pertsona aukeratzen dira, postu bakoitzeko titular bat eta bi ordezko, Lehendakariarenak eta lehen eta bigarren bokalenak, alegia.

Lehendakariak Batxilergoa edo bigarren mailako Lanbide Heziketako agiria izan behar du, edo Eskola graduatua edo baliokidea.

Egunean hauteskunde gehiago izanez gero, guztietarako Hauteskunde-mahaia berbera erabiltzen da.

Hauteskunde-mahaietako Lehendakari eta Bokal karguak derrigorrezkoak dira.

Kideak izendatzea

Gaurtik aurrera, Hauteskunde-mahaietako lehendakari eta bokal izendaturik izan diren pertsonek jakinarazpena jasoko dute etxean.

Jakinarazpenarekin batera, zeregin horretan izango dituzten funtzioak jasotzen dituen gidaliburu bat emango zaie, zonaldeko Hauteskunde-batzorde zentralak eta Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeak gainbegiratutakoa. Eusko Jaurlaritzako kontseiluak onartua.

Jakinarazpena emateko lehen saiakeran interesatua etxean ez badago, bigarren bisita bat egingo zaio beste egun eta ordu desberdin batean.

Bigarren saiakeran ere etxean egongo ez balitz edota interesatuak jakinarazpena jasotzeari uko egiten badio, buxoian emate-agiria utziko zaio eta izendapena Abiapuntun hauteskundeei buruzko dokumentazioa jasotzeko egun bateko epea emango zaio.

Behin aipatutako epea pasa eta gero, horren berri Durangaldeko Hauteskunde-batzordeari jakinaraziko zaio, hauteskunde-delituaren bidezko prozedurari hasiera eman diezaion.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen