Irailaren 25eko hauteskunde-mahaiak eratuko dituzten pertsonak -behinbehinean- erabakita

30.08.16
Erakundea

Datorren irailaren 25ean izango diren Eusko Lagebiltzarrerako Hauteskundeetara begira, Udalbatzarrak Ermuan osatuko diren hogei hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten 180 pertsonak -eta beste hoprrenbeste ordezko- hautatu ditu gaur goizean, abuztuaren 30eko honetan Udalbatzarrak egin izan duen ezohiko Osoko Bilkuran.

Aukeraketa CONOCE izeneko aplikazio informatikoaren bidez burutu da. Aplikazio horrek era aleatorioan eta anonimoan egiten du hautaketa Ermuko hautesle-erroldan inskribaturik daudenen artean. Zozketa abuztuaren 30eko Osoko bilkuran egin denez, zuzenean eskaini dugu Internet bidez.

Izendapenak prest daude eta gaur bertan jakinarazpena ematen hasiko zaie interesatuei.

Izendapenaren aurrean alegazioak aurkez ditzaket?

Gaurtik hasita, izendatuak izan diren pertsonek jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi egunetako epea dute Durangaldeko Hauteskunde Batzordeari kargu hori onartzeko oztopatzen -esaterako 65 urte baino gehiago izatea, besteak beste- dieten arrazoioak eta dokumentazioa aurkezteko.

Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak bost egunetan behin-betiko erabakia hartzen du.

Alegazioak Durangaldeko Hauteskunde Batzordera bertara joanez egiten dira, behean jasotzen den helbide eta ordutegian:

  • Helbidea: Ezkurdi plaza z/g (Guardiako epaitegia)
  • Telefonoa: 946030060
  • Faxa: 946030074
  • Posta elektronikoa: juntaelectoralzona_durango@yahoo.es
  • Alegazioetarako ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: arratsaldez 15:30etik 19:00etara
    • Larunbatak: goizez, 10:00etatik 13:00etara
    • Igande eta jai-egunetan: itxita dago.

Behean eta informazio gehiagoko atalaren lasterbidez, bileraren bideoakta uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan