Udalbatza-kideek asteroko bilerak egiteari ekingo diote datorrenetik aurrera

02.09.16
Erakundea

Udalbatza bere ohiko jarduera eta asteroko bilerak egiten hasiko da berriz aste honetatik aurrera, udako etenaldiaren ondoren. Zinegotziek ‘ikasturte’ politiko berriari eta urteko laugarren hiruhilekoari aurre egiten hasiko dira datorren astean. Irailak 6ko astearte goizean biltzeko deia, jada, jaso dute. Zinegotzi ia guztiek bueltatu dira eta kudeaketa politikoan murgildurik dabiltza, nahiz oraindik lan bilera ofizialik izan ez duten, deialdirik ez baitzaiei luzatu izan. Irailaren 25erako hauteskunde-mahaietarako kideak zozketatzeko abuztuaren 30ean egindako ezohiko Udalbatzarraz gain.

Udal taldeak osatzen dituzten kideek hurrengo asteartean egingo den Gai Orokorren eta udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordera deituta daude. Agendaren arabera, Osokoaren bilera aretoan egingo den bilera ofizial bakarra izango da hori, Tokiko Gobernu-batzorderik nahiz Kontuak eta Ogasuneko berariazko batzorderik ez baita izango. Eguneko gai-zerrenda lasterbidez eskaintzen dizuegu. Gai-zerrendaren barne horu puntu daude, gai-zerrendako puntuekiko zinegotziek interes edo bateraezintasunik izatekotan adierazteko eskaera, uztailaren 19 eginiko azken bilkurako akta eta udal webgunean eta gardentasunaren atalean eginiko aldaketak. Bilera horren irudiak zuzenean eskainiko dugu, streaming bidez, baita grabatuz ere, akta digitala prestatu ahal izateko.

Agiri osagarrien lekuan, aztertuko diren gaien inguruko agiri eta txostenak dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen