Merkatuko erakusketa eta azokak irekiera jendetsua izan du

16.09.16
Gizartea

Pertsona ugarik bisitatu dute atzotik zabalik dagoen erakusketa eta stock azoka udal merkatu plazaren eraikinean. Bisitari eta erosleak bildu ziren goizez nahiz arratsaldez. Ekimena Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatu du udako azken generoari irteera emateko xedez. Azoka Merkatu plazako eraikinaren barne eginen da bertara hainbat merkatal sektoreko hamazortzi denda bildu direlarik –oinetakoak, arropa, etxeko gauzak, osagarriak, ileapaindegi, eskulanak, eta abar… Ekimenaren barne eta denboraldiaren itxieragatik, dendek deskontu handiak egingo dizkiete bertaratzen diren bezero eta erosleei Ermua merkataritza-gune irekian.

Halaber, ostiral eta larunbatean txikiek bereziki prestatutako ludoteka izango dute beraientzat, tailerretan eta jolasean gozatzeko. Hori guztia, modu erosoan erosi ahal izateko, Ermuko Merkataritza Gunera bildutako dendatan erosiz gero. Jarduera hau Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak babes eta laguntzaz.

‘Esanline’ Telekomunikazio operadore berria azokan dago eta promozioak ditu: kuotarik ez eta futbola doan

Abiadura oso handiko eta zuntz optikoko udal sare neutrora bildu den telekomunikazio operdaore berria, Esanline herriko merkataritza ehunean txertatu da. EMOE elkartean sartu eta kide eginda, azokan stand informatiboa ipini izan duelarik, ezagutzera emateko eta bere produktuen berri eman eta horiek komertzializatzeko. Esanline operadore global edo integrala deritzana da, eskaintzen dituen zerbitzuen artean, eta besteak beste, zuntz optiko bidezko internet(adsl), telefono finko eta mugikorra, telebista, segurtasuna eta enpresentzako zerbitzuak. Azokan eta irailean promozioak indarrean ditu, esaterako abonatzeagatiko kuotarik ez du kobratzen –hobari gisa emanez- eta TB hartuz gero Premiun eta Futbola paketeak barne dira doan –liga eta baita champions delakoa ere- urtea abenduaren 31a arte. Argibide gehiagorako pasa azokatik edo Orbe Kardinalaren plazako 6. eraikinaren azpian duten bulegotik.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean