Hauteskunde-mahaiak normaltasunez eta azkar eratu dira
Hogei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako jardunaldirako. Hauteskunde-mahaiak normaltasunez eratu dira ez baita egon arazo aipagarririk. Hori bai, betiko moduan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gutxi batzuk berandu ailegatu diren arren. Egoerari aurre egin zaio mahai presidente, 1. edo 2. bokalen ordezkoekin.
Goizeko zortziak eta zazpi minuturako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta pertsona titular nahiz ordezkoekin mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Mahaikideek jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabalduko baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.
Eguna ateri argitu, zeru estalia izanik nagusi, hots-beroa 17 gradukoa zen eta epel zegoen
Euskal Metereologia Agentziak, Euskalmetek, honako iragarpena egin du gaurko egunerako: Igandean giro goibel eta freskoarekin jarraituko dugu. Aurreko egunetan bezala zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botatzeko arriskua handia izango da. Gainera ipar-haizea ibiliko da eta termometroetan 14-17 ºC ikusiko ditugu. Arratsaldeak aurrera joan ahala atertzeko joera hartuko du eguraldiak eta jada gauean, hego-haizea ibiliko denez, ez du ia ezer botako.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen