Alemaneko eta Frantseseko mintzapraktikako taldeetan izena emateko epea zabaldu da

29.09.16
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak alemaneko eta frantseseko mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu du.Taldeak astean behin elkartuko dira, urriaren bigarren astetik eta urte amaierara arte.

Ekimen, honen helburua hizkuntzak giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea eta hitz egiteari eta ideiak azaltzeari beldurra galtzea da. Taldeetan parte hartzeko, elkarrizketa arruntak izateko gai izatearekin nahikoa da, ez baita titulu ofizialik eskatuko.

Bilerak, urriko lehen astean hasiko dira, urriaren 4an asteartea, alemaneko taldekoak eta urriaren 6an osteguna, frantsesekoak. Hiruhilabeteko honetan jarduera hau Ermuko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker burutuko da. Unibertsitatetik, ama-hizkuntza alemana duen ikasle batek dinamizatuko du alemaneko taldea  eta eztabaidarako gaiak proposatuko ditu. Ordutegiak honakoak izango dira:

  • Alemana: asteartero, 18:30etik 20:00etara.
  • Frantsesa: ostegunero, 18:30etatik 20:00etara.

Ekimena doakoa da eta parte hartu nahi duenak liburutegian bertan eman dezake izena, edo telefonora deituta edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita. Honako datuak eman beharko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta aukeratutako hizkuntza maila.

Ekimen honek aurreko ikasturteetan burututakoaren jarraipena izan nahi du, eta Udal Liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin da eskaera altuari aurre egiteko

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte